2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

AZAROAK 25 BENTADESEK INDARKERIARI EZ!

Emakumearen indarkeriaren kontrako eguna ospatzen den Azaroak 25 honetan, Bentades Ikastetxeko ikasleok arazo larri honen aurka gaudela adierazteko, patioan lazu more handi bat irudikatu dugu eta antzerki polit bategaz bukatu dugu.
Bideoa ikusi ahal izateko klikatu hemen.

 

2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

AITABITXI eta AMABITXI

Pasadan astean, LH4 eta LH1eko ikasleak aitabitxi eta amabitxi proiektuarekin abian hasi ginen.
Proiektu honen helburua, ikasleen arteko harremanak sendotzeaz gain, irakurketa eta ulermena lantzea da.
Honetarako LH1eko ikasle bakoitzak, LH4ko aitabitxi edo amabitxi bat izango du. Astean baten burutuko dute eginkizun hau.
Aitabitxi eta amabitxiaren eginkizuna hurrengoa izango da: bere besotakoarekin irakurtzea, zuzentzea eta lexiko berria irakastea. Honetaz aparte, eskolako testuinguruan  arazo bat izatekotan, laguntza eskeiniko dio.

Resultado de imagen de niños con libros animados

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

OINEZ BUSA

Irailak 22an "Oinez busa" ospatu genuen Mungiako Marxin plazan.



Lehenengo, Mungia inguruan oinezko ibilbide bat egin genuen, Mungiako plazan beste ikastetxeetako ikasleekin elkartuz eta  bertoko produktuen hamaiketako bat janez.



Guzti honen helburuak ohitura osasuntsuak, jasangarritasuna, bertoko produktuak kontsumitzea, kutsadura, ingurumena zaintzea eta elkarlana izan zirelarik.


Amaitzeko, eskolara bueltatu aurretik Bentadesek antolatutako beste ibilbide bat egin genuen.

2016(e)ko urriaren 22(a), larunbata

CABARCENO

Aurtengo lehenengo irteera honetan ederto pasatu genuen Cabarcenoko parke naturalean.
Bideo honetan ikus dezakezue:





2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

PAPER TAILERRA

Agenda 21 proiektuaren barruan, Paper tailerra izan dugu apirilak 27an. Bertan, birziklatutako papera urarekin nahastu dugu eta masa horretatik paper zati berria lortu dugu.
Prozesu honen laburpen bezala honako bideotxoaz disfruta dezakezue:



2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Egun polita Gorlizen

Pasadan apirilak 14, osteguna, Gorlizera joan ginen Trokara. Bertan bodyboard eta parke abentura egin genuen. Neoprenoa jantzi eta, nahiz eta, ura hotza egon, oso gustora aritu ginen.






Ondoren tximinoak bezala altueretatik jolasten ibili ginen parke abenturan.
Eguna amaitzeko bokata goxoak jan genituen.





2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

BARATZEKO EGONALDIA

4. mailako ikasleak apirilaren 13tik 15era Baratze baserri eskolan egon gara. Baina bertara heldu baino lehen Omako baso margotutik ibili gara. Eguerdian Santimamiñeko kobazuloen aurrean bazkaldu dogu.

 

Baratzen tailer ezberdinak egin ditugu: egurra landu, baratzean landatu, animaliak zaindu, ogia sukaldatu eta mendi ibilbidea. Era berean, hainbat betebehar burutu behar izan ditugu gure arteko elkarbizitzan: mahaia prestatu eta batu, erropa antolatu, dutxatu, jolastu, elkarri lagundu...



Egun hauetan oso ondo pasatu dugu eta gainera, monitoreek eta irakasleek gure portaera ona goraipatu digute. Errepikatzeko gogoz geratu gara!


Jadanik argazkiak eskuragarri dituzue eskola web orrian. Klikatu hemen.

2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

Zientzia museora irteera!

Pasadan martxoaren 18an 2. zikloko ikasleak Donostiako Eureka Zientzia museora joan ginen. Bertan, bisita gidatua izan genuen asmakizun ezberdinak ezagutzeko. Ondoren, Planetariumera sartu ginen Eguzki Sistemako planetak aztertzeko eta dinosaurioen eboluzioa ikusteko.Tripa bete ostean gure bokatekin, gure kontura bakarrik ibili ginen tresna ezberdinekin esperimentatzen.

 
Laster web-ean izango dituzue irteera honetako argazkiak.

2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

Martxoaren 8a iritsi da,.....EMAKUME LANGILEAREN EGUNA!!!

Horretarako 3. eta 4. mailako ikasleek hurrengo bideoa sortu dute, emakumeak lan munduan gizonezkoen eskubide berdinak dituela ohartarazteko.
Etxetik ekarritako arropa, materiala, tresnak...oso baliagarriak izan dira lan hau burutzeko. Eskerrik asko zuen laguntzagaitik!

Bideoa ikusteko, egin KLIK  hemen.


2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

BAZEN BEHIN BENTADESEN...


Aurtengo Inauterietan gai orokor bat izan dugu: "IPUINAK".
Guk aukeratu genuen ipuina "Alicia mundu miresgarrian" izan zen. Honetarako, irakasleak pertsonai nagusietaz mozorrotu ziren eta ikasleak karta-gerlarietaz. Mozorroa prestatzeak bere denbora eraman zigun, baina ilusioaz aurrera atera genuen.

Bertan egunean, ikuskizuna oso polita izan zen, dekorazioa ikusgarria (kriston lana atzean, baina emaitza ederra), gradak beterik, txalo zaparradak, urduritasuna, poztasuna, sentimendu guztiak airean,...

Azkenean, denok oso ondo pasa genuen eta hainbat gurasok zoriondu gintuzten egindako lanaz.

Eskerrik asko danori! Zorionak ikasle eta irakasle guztioi!

IRRATI SAIOA

Onda Vascakoek Jubilatuen etxean egin behar zuten irrati saioa aprobetxatuz, 4. mailako ikasle bi gonbidatuak izan ziren parte hartzera.

Iraidek eta Beñatek bi galdera prestatu zituzten jubilatuen presidenteari galdetzeko. Eta era berean, horrelako programa bat nola egiten den ikusi ahal izan zuten. Teknikariekin tresna ezberdinak probatuz, aurkezleen espeientziez eta aholkuez ikasiz eta batez ere, giro alai batean parte hartuz.

Oso esperientzia polita izan zela komentatu digute gelan.

2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

MADDI ETORKIZUNETIK ETORRI DA



Maddi etorkizuneko pertsonai famatu bat da. Lur planeta oso gaixorik (kutsatuta, baso gutxi, hiriak, herritxo gutxi...) dagoela komunikatzeko bideokonferentzia bat jaso genuen, eta misio bat betetzeko agindu zigun: Herriak desagertzen ari zirela etorkizunean eta hori zergaitik pasatu den ikertzea.
 

Zelan salbatu dezakegu gure planeta?
Gaur egun, guk egiten ditugun ekintza txikiak (birziklapena, errekak eta basoak zaindu, bertoko produktuak kontsumitu,...) Lurrari laguntzeko balioko dute.

Bisita honetan azken misio bat agindu zigun: "Bertoko haziekin" maraka batzuk sortzea
Kurtso amaieran bueltatzen denerako, abesti eta dantza bat egin ahal izateko guztiok batera.

Orduan, badakigu, gure lurraldeko haziak gordetzen hasi denok!!!

Laster, argazki eta bideo gehiago ikusi ditzakezue Bentadeseko web berrian. 

2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

OLENTZEROREN DESFILEA

Urtero bezala Olentzeroren desfilea ospatu zen Mungian eta gure 3. mailako ikasleak Olentzerorekin batera desfilatu zuten. Honako honetan  Galtzagorriak izan ginen.

Bere baserrian urduri baina pozez zoratzen.

 

Hor goaz kalejiran.

 


Udaletxera heltzean, Mungiako kaleak alaituz gure dantza eta musikarekin.








Olentzerori entzuten adi-adi.                                            Agur family!!!



BEYONCEREN JARRAITZAILEAK

Azken eguna izan zenez eta oporrak zetozela ospatzeko, 4. mailako ikasleak Beyonceren "Single ladies" abestiaren bertsioa egin zuten.
Baserritarrez jantzita!!!         MAKINAK!!!


GABONAK!!!

Abenduaren 22an Olentzero eskolara bisitan etorri zen.
Denok joan ginen baserritarrez jantzita guapo-guaporik. Familiako hainbat kide etorri ziren ekitaldia ikustera. Aurten, abestu beharrean, Anerekin dantza bat ikasi genuen danori ilusio handiz aurkezteko. Oso ondo irten zitzaigun.



Hator Hator abestu ondoren Olentzero agertu zen eta denok geunden urduri, berarekin batera opariz beterik zegoen zaku handi bat zekarrelako. Dagozkion mosuak emon eta gero, opariak zabaldu genituen txokolatea hartzen genuen bitartean.

 

Espero dugu guztiok izatea urte polit eta on bat.
GUZTIONTZAT OSASUNA ETA POZTASUNA!