2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

AZAROAK 25 BENTADESEK INDARKERIARI EZ!

Emakumearen indarkeriaren kontrako eguna ospatzen den Azaroak 25 honetan, Bentades Ikastetxeko ikasleok arazo larri honen aurka gaudela adierazteko, patioan lazu more handi bat irudikatu dugu eta antzerki polit bategaz bukatu dugu.
Bideoa ikusi ahal izateko klikatu hemen.

 

2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

AITABITXI eta AMABITXI

Pasadan astean, LH4 eta LH1eko ikasleak aitabitxi eta amabitxi proiektuarekin abian hasi ginen.
Proiektu honen helburua, ikasleen arteko harremanak sendotzeaz gain, irakurketa eta ulermena lantzea da.
Honetarako LH1eko ikasle bakoitzak, LH4ko aitabitxi edo amabitxi bat izango du. Astean baten burutuko dute eginkizun hau.
Aitabitxi eta amabitxiaren eginkizuna hurrengoa izango da: bere besotakoarekin irakurtzea, zuzentzea eta lexiko berria irakastea. Honetaz aparte, eskolako testuinguruan  arazo bat izatekotan, laguntza eskeiniko dio.

Resultado de imagen de niƱos con libros animados