2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

Gorlizera egun pasa

Pasadan ostegunean, apirilak 19an, irteera bat egin genuen Gorlizera, troka abenturara hain zuzen.
Udako giroa zegoen, eta ze pozik ibili ginen bertan. Hondartzan, body board egin genuen. Nahiz eta ura oso hotza egon, gelditu barik ibili ginen olatuak hatzen.
Ondoren parke abenturan ere asko disfrutatu genuen.







Hainbeste kirol eginda, bazkaltzeko beharra zegoen. Hondartzako paseo ondoan dagoen pinudira joan ginen, gure bokata goxoak jatera.

Zelako egun polita pasatu genuen. Hurrengo irteerarako irrikitan gaude!!

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

EUREKA-Zientzia museoa

                                           
Otsailaren 23an Donostiako "Eureka" zientzia museora joan ginen. Bertan jasotako informazioa, era ludiko batean erakutsi ziguten, objektuak manipulatuz eta esperimentuak eginez.
Asko gustatu zitzaigun ikasteko modu hau, zientzia hobeto ulertzen lagundu baitzigun.
Egun ederra pasatu genuen.




Egun horretako argazkiak ikusteko klikatu hemen

2018(e)ko urtarrilaren 14(a), igandea

Netiketa tailerra

Pasaden ostegunean, Lehen Hezkuntza 4.mailako ikasleek Netiketa tailerra eduki zuten. Bertan internetari buruz hainbat gauza ikasi zituzten eta haren erabilera egoki bat egiteko zenbait pausu. Oso tailer interesgarria izan zen umeentzako eta oso gustura egon ziren.

Elkarbizitza tailerra

Pasaden asteartean, 4. mailako ikasleek Elkarbizitza tailer bat eduki zuten. Bertan lizkar desberdinak identifikatzen eta horiek soluzionatzen ikasi zituzten. Horretaz gain, autoestima ere landu zuten zenbait jardueraren bitartez.