PROIEKTUAK

ESKOLA 2.0

Bentades ikastetxean lanean dihardugu garai berrietara eta gizarte beharrizanetara egokitzeko. Hori dela eta ESKOLA 2.0 eta IKT proiektuan murgilduta gaude 2010-2011 ikasturtetik. Erronka erraza ez den arren gure lanak bere lehengo fruituak eman ditu eta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gela guztiek arbela digitala, ordenagailua eta bozgorailuak dituzte instalatuta. Gela horietaz gain, informatika gela ere digitalizatuta dago eta bertan Haur Hezkuntzako 3,4 eta 5 urteko ikasleak baliabide berriak erabiltzen dituzte. Gainera, Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6. Mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1go, 2. eta 4. Mailetan ikasle bakoitzak lan egiteko bere ordenagailu propioa dauka beharrezkoak diren programekin.

HIZKUNTZ HIRUELEDUNA

Ikasturte honetan, departamentu hirueledunak euskara, ingelesa eta gazteleraren murgiltze totalaren garrantzian apustua egiten jaraitu na hi du. Euskara, gaztelania nahiz atzerriko hizkuntza irakasgai eta ikasgai izango dira dagozkion hizkuntza- eremuetan. Horrez gain, aipatutako hizkuntzak tresna moduan erabiliko dira hizkuntzakoez bestelako eremuak eta gaiak irakasteko. Hezkuntza Marko Hirueleduneko proiektuaren helburua euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza bat irakaskuntza eta ikasketarako hizkuntza gisa erabiltzeko esperimentazio esparru bat eskaintzea da. Proiektua 4.mailan hasi eta jarraia da eta 5 saio eskaintzen dira gutxienez astero euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Horretarako 4.5 eta 6. mailan arte hezkuntza ( plastika eta musika) ingelesez ematen ditugu. Horrez gain, ikastetxean ingelesaren alde apustu egiten dugu eta haur hezkuntzan hasten dira ikasten eta lehen hezkuntzako lehen mailan hasita eta bigarren hezkuntzararte ingeleseko orduez gain musika ere ingelesez ematen dute.
Horretarako bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan 4.,5. eta 6.mailan hizkuntza hauek, hizkuntza hedatzaile bezala landuko ditugu irakasgai ezberdinetan Radioblog bat sortuz eta gela bakoitzak antzerki bat errepresentatuz, beti ere hiru hizkuntza ezberdinetan, jakintza-alor arteko proiektu baten bitartez.

EUSKARA ETA NORMALKUNTZA

Bentades ikastexea herri euskaldun baten kokatutako ikastetxea izanik, beharrezkoa ikusten dugu ikastetxearen testuinguru eta eremu guztietara Euskera zabaltzea. Euskaldunen eta Euskaren artean bizi garela ohartzea eta ohartaraztea.
Gure eskolan Euskararen kontzientzia hartzeko ekintza ugari egin izan ditugu beti (Aste kulturala, jaialdi desberdinak, lehiaketak...) eta NOLEGA-ko ekimenetan ere parte hartu izan dugu: "ikasleak ikastetxetara"programa, Euskal Girotze Egonaldiak...
Bentades Ikastetxeak 2013-2014 kurtsoan Normalkuntza proiektuari ekin dio. Proiektu honek lau urteko plana du. Guk aurten egin duguna Diagnosi atala izan da. Horretarako bai ikasle, irakasle, ikastetxeko langile eta baita gurasoei ere inkesta bat pasatu zaie bete dezaten. Bertan jasotako datuak Ikastetxeko Hizkuntz Normalkuntzako Arduradun teknikoek eta Normalkuntza Batzordeak aztertu eta ikastxeko Branka eta Mintzagrama osatu dituzte. Hemendik aurrera hausnarketa prozesua bultzatuko dugu.

AGENDA 21

Eskolako Agenda 21, Ikastetxearen eta inguruaren jasangarritasunaren eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza-plan bat da. Eskolako Agenda 21ek ikasleei beren ingurumen hubilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.
 Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa; aurten “Aldaketa klimatikoa”. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.

BIZIKIDETZA

“Besteekin elkarbizitzea hezkuntzaren helburu nagusietako bat da eta egungo hezkuntza sitemaren erronka garratzitsuenetarikoa. Gizarte demokratiko, solidario eta baketsuago bat lortzeko ikastea beharrezkoa dena.” Bentades Ikastetxeak egoera horri aurren egin ahal eta behar dio baina arazo unibertsal konplexu horri bakarrik aurre egitea posible dela pentsatzea amets hutsa da. Hori dela eta, Bizikidetza plan bat prestatu dugu eta bertan dagokigun alderdiari ekiten diogu ditugun baliabide propio eta kanpoko baliabideak bateratuz eta ikastetxearen gertuko kolektiboak inplikatuz. Gure ikastxeko eskola-errealitatea hainbat aldakuntzaren menpe dago, besteak beste gurasoen interesak aldatuz doaz, ikasleen aukerak, ikastetxeen baliabideak, ikasleen jatorria, baloreak, autoritatearen kontzeptua, arau legalak, askatasunaren eta justua denaren sentsua, ikastetxea bera, azken batean gizartearen konplexutasuna isladatzen du. Horregaitik Bizikidetza planaren proposamena ez da berdina kurtso guztietarako, kurtso bakoitzak ekintza jakin batzuk izango ditu ikastetxeko bizikidetza egoerari egokituak. Bizikidetza Plan hau egiterakoan hezkuntz komunitate osoaren parte hartzea kontutan izan dugu eta nahi duguna lortzeko momentuoro familia eta ikastetxearen arteko lankidetza bilatuko dugu eta horrela gure ikasleei, gure semeei, sentsu berdinean doazen portaera ereduak emango dizkiegu. Bizikidetza Plan hau indarrean dauden bizikidetza arauen osagarria da eta desberdintasun nagusiena hurrengoa da: Arauek ikasleen eskubide eta eta betebeharrak definitzen dituzten bitarten eta dagozkien zigorrak ezarri , plan honek komunikazio prozesu eraginkorrago bat sotzen du familia eta ikastetxearen artean.